ZELULOSAZKO ABSORBATZAILE EKOLOGIKOA

  • 100% produktu ekologikoa. Paper eta kartoitik eratorritako materietatik birziklatua. <20% kaltzio karbonato du.
  • 0.5-5mm arteko granuludun absorbatzailea da.
  • Sektore industrialerako, hainbat garbiketetarako, gasolindegi, aireportu, eta abarretarako zuzendua dago.
  • Absorbatzaile selektiboa da mota ezberdinetako likidoez osatutako isurketetan, adibidez hidrokarburoa eta ura dagoenean, likido kutsatzaileak xurgatzeko erraztasuna du lehenik, berarekin ase arte eta horrela ura garbi utziz.
  • Edozein motatako likidoak xurgatzen ditu.
  • Mota guztietako lurzoruetarako egokia, inongo urradurarik ez kalterik ez du sortzen.
  • Ez labaingarria.
  • Se reduce considerablemente la cantidad de residuo a gestionar.

KONPARAKETA:

Fibracat absorbatzaile industrialaren eta sepiolita absorbatzaile industrial mineralaren arteko konparaketa praktikoa                    

Fibracat absorbatzaile industriala


100g ur eta 10g gasolio isurtzen dira edalontzi batean. 10g Fibracat absorbatzailearekin soilik hidrokarburo guztia xurgatzen da eta pala baten bidez kendu daiteke, ura erabat garbi utziz. Beraz, 10g Fibracat absorbatzaile soilik behar dira. Hau Fibracat absorbatzailea selektiboa delako gertatzen da.

Absorbatzaile industrial minerala (sepiolita)

100g ur eta 10g gasolio isurtzen dira edalontzi batean. 10g absorbatzaile mineral ez da gai hidrokarburo guztia xurgatzeko, edalontzian behera hondoratzen da. 10g absorbatzaile gehitzen da, eta halere hidrokarburoa xurgatu gabe jarraitzen du. Sepiolitak ura hidrokarburoen aurretik xurgatzen erraztasuna du, ondorioz xurgatu beharreko likidoa bezain beste absorbatzaile kantitate behar da likido kutsatzailea kendu ahal izateko, hau da, 110g sepiolita behar dira kasu honetan.

Absorbatzaile industrialaren ondorioa

Konparaketa honetatik ondorioztatu daiteke Fibracat absorbatzaile industrialak aurrezpen handia suposatzen duela absorbatzaile mineralaren aurrean. Fibracaten selektibo gaitasunari esker, likido kutsatzailea bezain beste kantitate soilik kontsumitzen da, ura erabat garbi utziz. Aldiz gaur egungo absorbatzaileek likido guztiak xurgatzen dituzte euren artean ezberdindu gabe. Horregatik, bezeroarentzat aurrezpen handia suposatzen du Fibracat absorbatzailea erabiltzeak, behin erabili ondoren hondakin arriskutsua kontsideratzen da eta hondakin kantitate askoz gutxiago edukiko du baimendutako kudeatzaile bati emateko.

Bezeroarentzat aurrezpen ekonomiko garrantzitsua esan nahi du honek, bai erosterako garaian bai kudeatzaile bati ematerakoan, eta gainera erosoagoa eta funtzionalagoa izango da eskuen artean absorbatzaile kantitate gutxiago erabili behar izateagatik. Ingurumenari begira inpaktu askoz gutxiago eragiten du, kontaminazioa murriztuz.

Beste alde batetik, aipatzekoa da sepiolitak ura xurgatzean lokatz moduko bat bihurtzen dela oso irristakorra eta arriskutsua, batez ere leku publikoetan eta lurzoruetarako produktu urratzailea izaten da. Fibracat absorbatzailearekin aldiz, lurzorua ez da irristakorra geratzen eta ez du lurzorua urratzen ere.

Aukera logistikoak:

20kg-55litroko zakuetan enbasatua

1.2x0.8m-ko europaletean eta 42 zakurekin paletizatua

Big bag-ak

Gure produktuan interesatua?

Kontakta gaitzazu